XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ari era au, ainbeste on ba dakarzkio? ia ba! Kristau maitea, artu liburutxo au, irakurri bein eta bi aldiz, eta emen esaten dana egin ezazu; ainbeste Santu egin ditun otoizkera au zuri ezagutu-erazitzeko al egiña egingo du ta.

GOGARTEA ZEIÑ ONA DAN

Loyolako Aitalñazio Doneak zion, berak iñori nai izan leioken onik aundiena gogo-jarrdunak (ejerzizioak) zirala.

Gogo-jardunetan egiten dan jardunik onenetakoa, berriz, gogartea da.

Gogarte orrek, zer ote du ba? Gogarte onek, batez ere egunero goizetik egiten bada, egun guztirako gure gogoa oso bero jartzen du: biotza zeruko intz goxoz bigundu, ta adimena Jaungoikoaren argiz argitu egiten du, egun artan, Jaungoikoaren semeari dagokion bezela, bere egin-bear guztiak egin ditzan; eta bere nai, itz eta lan guztiak Jaungoikoarengana zuzendu eta Jaunak nai ditun bezelakoak izan ditezen.